domingo, 19 de mayo de 2013

Especies de espacios


George Perec frantzesak idatzi zuen "Especies de espacios" liburua. Honek ez ditu espazioak edozeinen moduan ikusten. Bere liburuarekin transmititu nahi duena da nola gauza txiki batetik hasita zerbait askoz handiagoa lor daitekeela, adibidez: apartamentutik, kaletik, herritik, hiritik... hasita, nola sortzen den mundua.
Liburuak eskaintzen duen ikuspuntua gustoko izan dut, eta honek hitzekin egiten dituen jokoak lagundu du irakurtzeko erraza izatea.
Hona hemen liburutik atsegin dudan esaldi bat:
"Vivir es pasar de un espacio a otro haciendo lo posible para no golpearse"

3. proiektua: Trinitate Plaza, harremanetarako habitata


Proiektoseko klaseko azken lana Trinitate plazarekin erlazionatura dago. Trinitate plaza Donostiko alde zaharrean kokatuta dago. Plaza hau egiterakoan, Peña Ganchegui arkitektoak hartu zuen parte. Plaza kokatuta dagoen txokoan, lehen, beste eraikin bat zegoen baina hau botatzean leku hau libre geratzen zenez, herriko plaza bat egitea proposatu zuen eta horrela burutu zen proiektua. Hasieran harritxoz beteriko lurra jarrita zegoen, prontoi bat, bolatokia, eta grada handi batzuk. Denbora artan plazak armonia handia zuen eta pentsatu zen modura herriko plaza moduan erabili zen. Plazan hainbat erakusketa, jai, eta kirol-proba ospatzen ziren. Denbora pasa ahala, plazak bere garrantzia galdu zuen eta leku ilun bat bihurtu zen non drogarekin asko jolasten zen. Leku hau guztiz aldatzeko, erabaki zutena zen sarratzea eta alboan dagoen eskola bateko patio moduan erabiltzea. Horretarako, bolatokia sarratu zuten aldagela modura erabiltzeko, lurra asfaltatu zuten saskibaloi kantxa moduan ezartzeko, komun batzuk jarri zituzten, sarreran bi jatetxeen terrazak jarrita daude, san telmoko fatxada aldatu zuten, eta plazarako sarrera sarratu zuten berja baten bidez. Momentu honetan plazak lehen zeukan armonia galduta dago, dana aldatu eta gero guztiz aldatu egin da, eta hau okerragotu nahi dute frontoia sarratuz. Hau sarratu nahi dute umeek denbora txarra dagoenean han jolastu ahal izateko. Hainbat arkitekto egon dira idea honen kontra hau behin betikoz apurtuko duelako lehen plazan zeukan armonia. Hori bai plaza hau relebantzia handia du mundu arkitektonikoan hainbat garaietako ezaugarri arkitektonikoak batzen dituelako txoko bakar batean. 


Antzina:










Gaur egun:






Hau astertzeko eskatu ziguten eta plazatik gustoko dugun detaileren baten krokisak egitea. Nik Peña Gancheguiren diseinuko bolatokiko kapiteletan zentratu nintzen.

Krokisak:






Gure betebeharra plaza honetan, plazan aldaketaren bat egitea zen. Horretarako ingurunean bizi den jendeari elakarrizketa bat egin behar genien jakiteko ea zer zen plazan falta zena. Plazaren inguruetara hurbildu nintzen eta adina desberdineko jendeari galdetu nien ea haientzat zer zen plazan falta zena eta hau atera nuen konklusioan:

- Mahaiak eta aulkiak, egoteko toki bat.
- Eguzkitan egon ahal egoteko tokiren bat.
- Aterpe bat euritik ala eguzkitik babeztu ahal izateko.
- Gurasoak leku toki bat nahi zuten umeak kontrolatu ahal izateko.

Informazio guzti hau edukita, estalki bat egitea erabaki nuen. Baina ez bakarrik estalki bat, eskatutako gauza guztiak bete nahi nituen beraz mahai batzuk eta jesarteko lekuak kokatu nituen estalkiaren barruan eta kanpoan. Nire lehenengo ideia izan zen dena txapa baten modukoa izatea, hainbat zatitan banantzen den eta hainbat forma ezberdin hartzen dituen txapa. Horretan oinarritu nintzen proiektua diseinatzeko orduan. 
Lehenengo estalkiaren formarekin hasi nintzen, honi, hainbat biderrez tolestatutako paper baren itxura eman nahi nion eta horretarako arkitekto batzuen beste bi proiektuetan oinarritu nintzen:

Estalkiak hartzen du: bolatokiaren aurrean dauden graden zati bat, frontoia eta kantxaren artean dauden bi eskaloi horiek eta plazaren sarrera. Estalkia sostengatzeko, goiko partetik txapazko tira batzuk ateratzen dira. Tira hauen portzentaje handiena, lurraukitzean eserleku bihurtuko dira. Gainera, eserleku horietako leku batzuetatik beste tira batzuk aterako dira mahaietan eta beste eserleku batzuetan bihurtzeko. Dena bere artean lotuta dago.Modu honetan eskatutako dena bete nahi nuen eta uste dut lortu dudala.






















Madrilerako bidaia:

Lehenengo eguna:
Lehen egunean, autobusez egindako bidai luzearen ostean, Madrilera iritzi ginen. Hostalean maleta guztiak itzi ahala, bisitari ekin genion. Lehenengo, Reina Sofia Museoa bisitatu genuen. Heltzean, ikusitako lehenengo gauza han aurkitzen den patio irekia eta nola irekia izan arren, bere pribautasuna gordetzen duen ikusi genuen. Barrura sartzean Cristina Iglesias arkitektoaren erakusketa ikusi genuen. Honek burdina, harria eta beste material batzuk erabiliz nola sortu ahal diren espazio berriak eta espazio horiek naturarekin eduki dezaketen erlazioa ikusi hostean, Gernika kuadroa ikustera joan ginen ziztu bizian.




Museoan bisita osoa egin eta gero, Mataderora joan ginen. Mataderoak dituen pabiloi bakoitzeko, instalazio desberdinak jarri dituzte: liburutegia, musika egiteko lekua, kafe teatroa...
Matadero moduan erabiliak izan ziren pabiloi horiek orain kulturara eta entretenimendura nola moldatu dituzten izan zen gehien gustatu zitzaidana.





Ondoren Tabakalera eroan gintuzten. Hau bi zati oso desberdinetan banatuta dago. Lehenengoz bisitatu genuena gure herriko gaztetzeen antza zuen. Lekuak eta han zegoen jendeak transmititzen zuen giro ona eta hango arkitektura gehienei asko txunditu gintuen. Niri handik gehien gustatu zitzaidan elementua behan agertzen den atea izan zen.


Tabakaleraren beste zatia askoz isilagoa eta hotzagoa zirudien. Baina han ikusitakon erakusketa pillo bat gustatu zitzaidan. Erakusketak erakutzi zigun nola elementu ez oso artistikoei, adibidez turbinei eta horrelako elementuei, argazki on bat ateraz gero, artea bihurtu daitezkeela.

Bisita hauek bukatzean, Labapies-era, Puerta del Sol-era eta Plaza Mayor-era joan ginen geure kabuz. Azkenik metroa hartu genuen hostalera bueltatzeko.









Bigarren eguna:

Bigarren egunean Campo de la Cebada bisitatu genuen. Plaza moduko hau ez da normalean ikusten direnen modukoa. Hau sortu baino lehen polideportibo bat zegoen leku horretan. Hau bota zutenean, beste bat eraikitzea pentsatuta zegoen, baina azkenean ez zuten ezer ez eraiki. Orduan arkitekto batzuek pentsatu zuten hor auzoko jendearentzat toki bat antolatzea, eta horrela agertu zen Campo de la Cebada. Leku hau auzokoek eta hona etortzen den jendea pixkanaka pixkanaka sortzen joan da. Hemen aurkitzen diren altzari desberdinak, baratzea, bainugela eta abar, hemengo jendeak eraiki du. Toki honetan nahi duenak nahi duenean itzaldiak edo jokoak antola dezake. Arau bakarra dago,  antolatzen den dena publikoa da, plazan dagoen jende guztientzako. Hau ikusi ostean el Rastro-ra habiatu ginen. Oso handia zen eta hori zela eta, soilik alde bat ikusi genuen.




Arratsaldean, geure kontura turismoa egitea erabaki genuen. Lehenengo Salamanca auzoa zeharkatu genuen Puerta de Alcalara iritsi arte. Segituan, el Retiro parkea eta han aurkitzen diren monumentuak ikusi genituen. Gero Plaza de Orientera joateko, metroan berriro sartu ginen. Han Palacio Real-a ikusi ostean, Piramide de Abod dagoen parkera abiatu ginen. Handik, Madril osoa ikusten den lekutik pasa genuen. Gure eguna bukatzeko, Gran Via-ra joan eta handik paseo bat eman ostean, handik zegoen jatetxe baten terrazatxuan afaldu genuen.



Hirugarren eguna:

Hirugarren egunean, goizean maletak hartu eta autobusera bueltatu ginen. Donostirako bidea egin bitartean bi geldialdi egin genituen. Lehenengoan Roa del Dueron gelditu ginen Denominacion de origen Ribera del Duero enpresaren eraikina ikusteko. Enpresa honen eginkizuna, ardo desberdinen kalitatea neurtzea da. Arkitektonikoki ikusita eraikin berezia da. Honek lehen zegoen beste eraikin baten anpliazioa da, beraz badauka alde berri eta alde zahar bat. Hori gehienbat fatxadan hautematen da. Eraikina hiru zatiz konposatua dago. Lehenengoa alde berria da, hainbat lehio zirkular dituen dorre laukizuzen bat; gero, bigarrena, eraikin berria eta zaharra konektatzen dituen beste zati bat da;  azkenik alde zaharra. Eraikin zaharra guztiz berriztuta egon arren, ateen ertzetan eraikin zaharreko harria ageri da. Hori oso detaile polita iruditu zitzaidan.


Eraikin hau ikusi ostean, bodega bat ikustera joan ginen, hain zuzen ere, Portia bodegak. Eraikin hau Norman Foster diseinatu zuen. Bi urte eman zituzten bodega baten funtzionamendua ikertzen diseinu apropos bat egin ahal izateko. Azkenean planta triangeluarra eta alde bakoitzetik nabe bat ateratzen den eraikina diseinatu zuten. Nabe bakoitzean ardoa egiteko prosezuaren pauso bat ematen da. Bi urte horietan egindako ikerketei esker lortu zuten bodegak behar zituen ezaugarri guztiak betetzean. Bodegaren funtzionamendua azaldu eta instalazioak erakutsi eta gero, ardo pixka bat eman ziguten dastatzeko. Azkenik autobusera bueltatu ginen Donostiarako bidaiarekin jarraitzeko.








domingo, 12 de mayo de 2013

2. proiektua: hiriguneko habitata


Bigarren proiektu honetarako hiriguneko habitat bat diseinatu behar genuen. Honetarako hiru gune emon zizkiguten bakar bat aukeratzeko. Nik lehenengoa aukeratu nuen, Arkitekturako eraikinaren sarrera zaharrean aurkitzen den plaza. Habitata gure proiektoseko hiru irakasleentzat diseinatu behar genuen. Haiek esan ziguten hiru logela minimo nahi zituztela, eskatza, komun bat, lanerako espazio komun bat eta ekitaldientzako espazio bat ere nahi zutela. Ere esan ziguten haiek loft moduko espazio bat nahi zutela, handia eta apala, apaingarri gehiegi bariketa jende asko biltzeko modukoa. Gauza hauek kontuan hartu behar genituen habitataren diseinuan baina honetaz aparte, plazan aurkitzen diren elementuak ere bai. Hau dela eta plazaren elementu batzuk sartu behar genituen gure proiektuan. 

Nik tenpletea, bere eskailerak, zuhaitza eta pasarela sartu nituen nire habitataren barruan. Gainera, garrantzia handia eman nahi nion argitasunari eta espazioari, beraz   espazio oso zabalak  eta altura handiarekin diseinatu nituen, gainera sabaia eta fatxadaren % 50-a baino gehiago kristalera da. 

Habitataren sarrera printzipala unibertzitateko hiru eraikinak ematen duen plazatik etortzean aurkitzen diren eskaileren goiko aldean kokatzen da. Eraikinaren forma printzipala laukizuzen bat da. Hau goitik ikustean laukizuzen horren barruan lau zati bereizi daitezke: tenpletea argian uzten duen patioa nahiz eta tenpletea honekin konektatuta ez egon barrualdearekin baizik, kristalezko sabaia, kristalezko terraza eta zuhaitza aurkitzen den patioa. 

Lehenendo zatian bi patio aurkitzen dira tenpleteaz banatuta baina haien artean pasillo baten bidez daude konektatuta. Bi patioek kristalezko ate korredera dute habitataren barruan sartu ahal izateko. te printzipaletik sartzean aurkitzen den patiotik sartunda ezkerretara komuneko atea aurkitzen da, hau da tenplerako irekitako atea; eskuinean pasarela dago, eta horra igoz bigarren pisura igotzeko eskaileretara erungo zaitu. Habitatara sartzean, aurrean lehenengo aurkitzen dena bulegorako espazioa da, honen atzean eskatza eta bulegoa banantzen dituen kristalezko pareta dago, eta atzean eskatza. Eskatzaren atzean dagoen pareta kristalez eginikoa da gehienbat, eta patiora ematen du. Hara joateko kristalezko ate baten bitartez egin daiteke. Patioaren erdian zuhaitza dago kokaturik eta honen inguruan dagoen pareta guztietan zehar banku bat kokatuta dago kalerako beste ate bat dagoen lekua izan ezik. Beste ate hori laukizuzenaren erpin batean aurkitzen da. Pasarelaren gainean dauden eskailerak igoz bigarren pisura heldu daiteke. Bigarren pisua ez du planta osoa hartzen zatitxo bat soilik. Pisu honetan hiru logelak daude kokatuta, eta hauen zorua izan ezik, plantaren gainerako zorua kristal transluzidoz egina dago. Kristalezko zoru hori zuhaitzaren patiorarte heltzen da. Hor, kristalezko kanpora eramaten zaituen ate bat dago. Kanpoan banku batez aparte, gora eramaten dituen eskailera batzuk daude. Goian kristal transluzidoko zorua duen terraza dago. 




















Honen diseinuan Lacaton & Vassal-en Mulhouse eta Latapie House eraikinak hartu nituen pixkat eredu modura kristalezko sabaiaren diseinuaren prozesuan. Honekin, azkenean, hasieran nahi nuena, hau da, espazioak handiagoak izatea, eta batez ere argitasun ugari egotea lortu nuen.


Mulhouse:

 Latapie House: